Luzien Etxezaharretak (Hazparne, 1946 ) Ziburuko Azokaren aitortza jasoko du larunbatean azokaren IV. edizioan, herriko plazan. Kazetari, idazle eta editore gisa lan ugari egindakoa da eta, besteak beste, Maiatz aldizkariko arima izan da azken 40 urtez. 10:00etan aitortza jaso ondoren, Zubiburu mahai-inguruan parte hartuko du Susako Leire Lópezekin batera.