300 pertsonalk baino gehiagok eman dute izena Ager topaketetako herri bazkarian. Larunbat honetan ere Andosillako Euskararen eguna ospatuko da bertako gazteek antolatuta eta egun osoan zehar musika eta jolasak izanen dira.
Horietaz gain goiz partean sei tailer edo gogoeta saio eginen dute komunikazioa areagotzeko, egon daitezkeen baliabideak aprobetxatzen ikasteko edota kanpotik etorritako pertsonentzat edo nerabeentzat zer proposamenak egin aztertzeko.