1985ean sortu zen Axular Elkartea. Burlatako harrizko etxe eder batean dute egoitza, Ermita kalean, eta egun 150 bazkide biltzen ditu. Urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen dute: Historiari buruzko saioak Aitor Peskador historialariarekin, dantza taldearen saioak, haurrentzako tailerrak asteazkenetan eta aldizkariaren argitalpena, besteak beste.
Igone Ezkurrak eman digu haien jardueren eta Kultura Astearen berri Irrintzi Plaza saioan.