Euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu euskaltzaindiak. Horietako bat da "Iruñerriko gazteen hizkera" Audrey Serrano gazte iruindarrarena. Hizkuntza alternantzia eta kalkoen erabilera ohikoak dira gazteen artean. Honen aurrean ikertzaile honek proposamen didaktiko bat prestatu du gazteei ezagutzera emateko zer baliabide dauden hizkera aberasteko eta, batez ere, euskaraz aritzera animatzeko akatsen beldur izan gabe.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.