Ofizialtasun eskaerak etengabe entzuten ari gara, hala ere Euskararen Legea aldatzeko Parlamentuan behar den sostengua lortu ahal izatea zaila ematen du oraingoz. Euskararen II Plan estrategikoa ez da oraindik onartu, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuetarako merezimenduen dekretuaren zirriborroari ere oraindik ez zaio argi berdea eman eta kritika mordoa jaso du motz gelditzen delako, Administrazioan hizkuntza planak egiten ari dira nahi baino motelago…
Bien bitartean VII. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak ezagutu ditugu: Nafarren %24,7 dira euskaldunak edo euskaldun hartzaileak, baina erabilera ez da neurri berean hazten. Honekin batera datu kezkagarri batzuk erakusten ditu inkesta honek euskararen sustapen beharren inguruan. 16-24 urte bitarteko nafarren artean soilik %27 daude sustapenaren alde, nahiz eta %40 diren euskaldunak edo euskaldun hartzaileak.