Irrintzi Plaza saioan Lorea Floresek aurreratu digu nondik nora joanen den biharko hizketaldia.
Nafarroan mugarri garrantzitsua izan zen, 2022ko martxoaren 30ean Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legea aho batez onartu zenean. Hiru urte lehenago, 2019ko irailean, Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak larrialdi klimatikoari buruzko adierazpen bana sinatu zuten. Hala ere, paperetik harago ezer gutxi egin da Nafarroan klima aldaketari aurre egiteko edota aldaketari egokitzeko.
Datuak gero eta larriagoak dira. Horrela, Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldeak argi adierazi du horrela jarraituz gero mende bukaerarako 4,4 gradu igoko dela planetaren tenperatura eta ezinbestekoa dela hemendik eta 2030era bitarte gas isurketak %50 murriztea.
