Ezkabako presoen aurtengo omenaldian emakumeak izango dira protagonistak

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 15a, 18:02
2019ko Ezkabako omenaldia.

Txinparta-Fuerte San Cristobal elkarteak “familien ardura hartu, gizonak lagundu eta bestelako errepresioak jasan zituzten emakumeak” oroitaraziko ditu.

2022an EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak Ezkaba frankismoko gotorlekua oroitzeko gune bihurtzeko adostu zuten, San Kristobalen 1938ko ihesaldi masiboan fusilatutako 207 presoak omentzeko eta igandean erdietsitako akordioaren ondorengo lehenengo omenaldia antolatu dute. Txinparta-Fuerte San Cristobal Elkarteak 1934 eta 1945 bitartean bertan giltzapetuta egon ziren presoei urtero antolatutako omenaldia egingo du asteburuan. Aurten, "oso egoera zailetan familien ardura hartu behar izan zuten, preso zeuden gizonen laguntza eta babesa izan ziren eta kartzela zein errepresio mota ezberdinak jasan behar izan zituzten emakume guztientzako oroigarria" eskainiko dute.

Omenaldira botila bat mezu, marrazki, poesia edo lore batekin eramatera dei egiten du elkarteak, izan ere, ekitaldia amaitzean “gurea ez den beste botila bat eramango dugu” Halaber, nahi duenak Txinpartara bidali ahal izango ditu mezuak elkartearen blogean partekatu daitezen, “partekatutako memoriaren hariak gurutzatzeko”, adierazi dute.

Igandean Ezkabako hitzorduaz gain, ekitaldiak antolatu dituzten larunbatean. Ostoki Gizarte Etxean, arratsaldeko 19:00etan, Eva Abad Castellar eta Irene Abad Buil zuzendarien Fuimos mujeres de preso dokumentala eskainiko dute eta bertan izango dira filmaren egileak.

Erlazionatuak

Memoria gune izanen da Ezkabako gotorlekua

Lohizune Amatria Zabalza 2022 urr 06 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!