Enara Larramendi (Hazi Elkartea): "Zarrakaztelun euskararekiko jarrera onerako aldatu da"

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 9a, 20:37

Heldu den larunbatean euskararen eguna ospatuko dute Zarrakaztelun Hazi Elkarteak antolatuta. 2.500 biztanleko herri honetan egiten den euskararen aldeko lana herritarrek begi onez ikusten dutela azaldu digu Enara Larramendi Haziko kideak. 

Duela 40 bat urte euskararen alde hasitako lanaren lekukoa hartu dute orain gazteek eta Hazi elkartea eratu dute. Urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen dute, Olentzeroren festa esate baterako. Joan den abendukoa 32. Edizioa izan zen. Orain berriki Agerraldia mugimenduarekin batera jolasteka zabaldu dute haurrentzat eta hogei neska-mutil  baino gehiago joaten dira bi astean behin.

Larunbatean euskararen eguna musika eta dantzaz abiatuko da. Bertan Zarrakazteluko gaita jotzaileak, herriko abesbatza, eskolako haurrak  eta Emakumeen Elkarteko Dantza Taldea arituko dira. Ondoren bazkaria, 300 bat bazkaltiarrekin eta arratsaldean puzgarriak, esku pilota txapelketa handia eta Trikiteens taldearen emanaldia izanen dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!