Karrikiri omendua izanen da Literaturian larunbat honetan

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 4a, 18:45

Literaturia, euskarazko literaturaren azoka, maiatzaren 5etik 7ra eginen da Zarautzen. Aurten Iruñeko Karrikiri Elkarteari eginen diote omenaldia euskarazko literaturaren alde 27 urtean egindako lanarengatik. Gainera, aurten lehen aldiz, Karrikirik salmenta postu propioa izanen du Iruñeko Liburu Azokan, maiatzaren 26tik ekainaren 4ra arte. 

Jon Bujanda karrikiriko kidearekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan. 

Pozik hartu du Karrikirik omenaldiaren berria. Literaturiak egitarau interesgarria prestatu du asteburu honetarako Zarautzen. 

Bestalde Karrikirik aurten lehen aldiz Iruñeko Liburu Azokan egonen da Gazteluko Plazan maiatzaren 26tik ekainaren 4ra arte, salmenta postu propioarekin. 

Hori iritsi bitartean, ordea, hainbat libururen aurkezpen eginen ditu Xabier Jaitsiera kaleko dendan: 

ZORIONTASUNAREN DEFENTSAN, Epikuro Jonathan Lavilla (itzultzailea)

Maiatzak 22, astelehena, 19:30ean, Karrikiri Elkartea Xabier karrika, 4.

 

ANIMALIA DOMESTIKOAK eta LURRAZ BESTE + SOLASALDIA Esti Martinez eta Garazi Arrula (egileak), Uxue Rey (aurkezlea)

Maiatzak 23, asteartea, 19:30ean, Karrikiri Elkartea Xabier karrika, 4.

 

AZPIMARRAK, Nerea Balda (egilea) eta Uxue Razquin (aurkezlea)

Maitzak 24, asteazkena,19:30ean, Karrikiri Elkartea Xabier karrika, 4.

 

Bestalde, "Baiona-Iruñea Maiatzaldia" jardunaldiak antolatu ditu Karrikirik, Nafar Ateneo, Zaldiko eta baionako Hatsa Elkartea eta Maiatz aldizkariarekin batera. 

Hau da aurtengo egitaraua: 

"ZUBIAK, EZ HESIAK"

 

Maiatzaren 4an, osteguna ; Baionan, Euskal Museoan, 18:00

Hitzaldia: Edorta Jimenezen mintzaldia « Hemingway eta Euskal Herria »

 

Maiatzaren 4an, osteguna ; Baionan, Euskal Museoan, 19:30

Kantaldia: Pantxix Bidart eta Primael Montgauzi okzitandarra

 « Elinberri-Zahar ele zuhur ele »  kantaldia, euskaraz eta okzitanieraz.

 

Maiatzaren 13an, larunbata, Iruñean, Kondestable Jauregiko patioan, 12:00etan

Kantaldia: Jean Mixel Bedaxagar, Mikel Arotze eta Mixel Etxekopar

 

Maiatzaren 17an, asteazkena, Iruñean, Zaldiko Maldikoren egoitzan, 19:00etan

Florencio de Ansoleaga kalea, 9.

Hitzaldia: Iñaki Azkonaren hitzaldia

Kike Diez de Ultzurrun aurkezle

« Euskara Iruñeko Udalean. Zirrikituen politika. Ahala eta aukera »

 

Maiatzaren 23a, asteartea,  Iruñean, Nafar Ateneoan, 19:30ean

Barañain hiribidea, 10, 1. solairua

Liburu aurkezpena: Txomin Heguy bere poesia liburuaz « Lur ilaunduan loreak »

Ines Castiella Imaz aurkezle

Joxemiel Bidador poesia taldearekin.

 

Maiatzaren 31n, asteazkena, Iruñean, Karrikiru gunean, Liburu Azokaren karietara, 18:00etan

Gaztelu plazan, Azokak prestatutako aurkezpen gunean

Liburu aurkezpena: Xan Idiart bere ipuin liburuaz « Nostalgia ez da salgai »
Lucien Etxezaharreta aurkezle

MAIATZALDIA <maiatzaldia@gmail.com>

 

ANTOLATZAILEAK: 

IRUÑEAN: Nafar Ateneoa, Karrikiri eta Zaldiko Maldiko

BAIONAN: Hatsa Elkartea eta Maiatz

 

BABESLEAK:

Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua

 MAIATZALDIA 2023

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!