Paperezko Zubiak lehiaketa egiten ari dira aste honetan Iturrama Institutuan

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 3a, 20:07

Asteazken eta ostegunean Paper Bridge edo Paperezko Zubia izeneko lehiaketaren III. edizioa egiten ari dira Iturrama Institutuan.  Nafarroa osoko eta Aguraingo 800 bat ikasle ari dira parte hartzen eta haien erronka da ahalik eta pisu handiena jasaten duen zubi bat egitea paper birziklatuaz. Txantreako Eunate Institutuko Guuk taldeko partaideek lortu zuten lehen saioko emaitzarik onena, 32.5 kiloko zamari eutsiz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!