Antsoainek Euskararen Eguna ospatuko du maiatzaren 6an

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 2a, 20:19

Antsoaingo Bertso Eskolako ikasleen agurrak emanen dio hasiera egunari, ondorengo kalejiran Saioa Alkaiza eta Joanes Ilarregi bertsolariek hartuko dute parte eta arratsaldean musika proba, kirol jokoak eta Gora bihotzak! taldearen emanaldia eginen dira Ezkaba Ikastetxeko patioan. 

Antsoaingo Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako egitaraua goizeko 11.30ean hasiko da Udaletxe Plazan eginen den agurrarekin. Bertso Eskolako gazteak izanen dira oraingo honetan lehen mezua plazaratzeko arduradunak. Jarrain, Antsoaingo Erraldoien Konpartsa, Zanpantzar Taldea, gaitari eta txistulariekin eta Saioa Alkaiza eta Joanes Ilarregi bertsoaleriekin eginen dute herrian barnako kalejira. Herri bazkari autogestionatuaren ondoren musika eta kirol probk izanen dira protagonistak, Elvira Lizeaga bertako euskara teknikariak azaldu digun bezala. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!