Antzerki-ekoizpenari laguntza (800 euro + beste 1.200 euro lana 2024ko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatzen bada).
2020an, Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen, Bilboko Udalaren babesarekin. Estreinako laguntza hori Artekartu konpainiak eskuratu zuen, Hauts artean lanagatik. 2021ean, berriz, Les Bobe Bobe konpainiak jaso zuen laguntza, Udaberria heldu da lanagatik. 2022koa eman barik gelditu da, baina aurten beste deialdi bat egingo da, 2024ko edizioari begira.
Oinarriak:
Antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan
behar dute.
Testuek euskaraz idatzita egon behar dute.
Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira; hau da, ez da
beste hizkuntza baten itzulpenik edo antzezlan luzeago baten moldaketarik
onartuko.
Era berean, ez dira onartuko antzerako beste laguntzaren bat jaso duten piezak.
Bakarrizketak ere onartuko dira.
Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak;
hots, giza baliabide eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak.
Gidoiak bidaltzeko epea 2023ko irailaren 15ean amaituko da.
Iñaki Mendizabal, Euskaltzaindiako komunikazio arduradunak eman digu honen berri Irrintzi Plaza saioan.