Pantxineta beganoaren errezeta

Euskalerria Irratia 2023ko api. 25a, 19:21

Irati Lizarragak pantxineta beganoaren errezeta eman digu Irrintzi Plaza saioan. Erraza egiteko etxean eta goxo-goxoa. 

PANTXINETA
Tresnak: balantza, lapikoa, hagaxka, plastikozko filma.

Osagaiak:
-Krema pastelerarakot: 500g esne, 60g maizena, 40g azukre, goilarakada bat bainila esentzia, kanela adartxo bat, limoi erdi baten azala. 
- Hostore lamina bat  (osagai beganoak dituela ziurtatu)
-Almendra xerratan
-Glass azukrea

Nola egin:
1-Labea 180º gradutan berotzen den bitartean, hostore lamina erditik moztu, eta biak soja esneaz margotu.
2-Lamina baten gainean almendra xerra dexente jarri, erabat estali arte.
3- Sartu labean 25 minutuz eduki edo hostorea txigortu arte.
BITARTEAN KREMA PASTELERA EGINGO DUGU:
1-Esnearen 100g bereiztu eta maizenarekin nahastu hagaxka batzuekin
2-Esnearen beste 400g-ak lapiko batean berotu kanela eta limoi azalarekin su erdi-baxuan.
3-Esnea irakiten hasten denean kanela eta limoi azalak kendu eta azukrea eta bainila esentzia gehitu ondoren, ongi nahastu.
4-Esnea eta maizenaren nahasketa lapikoan jarri eta hagaxkarekin etengabe nahastu 5 minutuz, nahasketa potoldu arte. Gero, pare bat minutuz kozinatu, maizenaren zaporea desagertu arte.
5-Krema ontzi batera pasa eta film plastikoa gainean jarri, krema pastelera ukitzen, bestela gainazal gogor bat ateratzen zaio.
6-Hostorea labetik atera eta kontu handiz pixka bat zapal dezakegu, hostorea gehiegi puztu ez dadin.
7-Hostorea hozten utzi eta almendrak ez dituen hostorearen gainean krema pastelera jarriko dugu eta ondoren xafla hau almendrak dituen hostorearen gainean jarriko dugu. 
8-Bukatzeko glass azukrea gainetik bota.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!