Auzokideek Erripagainan zerbitzu publikoak martxan jartzeko eskatu diete Iruñeko zerrendaburuei

Euskalerria Irratia 2023ko api. 25a, 13:11

Argazkia: Alberto Errea

Lau udalerritan banatzen den auzoaren administrazio egitura birplanteatzeko eskaera ere luzatu zuten.

Dagoeneko lehen eztabaida izan dute Iruñeko alkatetzarako hautagai guztiek Erripagainari buruzko haien proposamenak eta ikuspuntuak ekarri zituzten mahai gainera zituzten, auzoko bizilagunek sustatutako eztabaidan.

Auzokideen plataformako kide, Alberto Errea izan dugu Iruñerrian Goizetik. Atzokoan egin bezala, aurreko astean Burlatako hautagaiekin egin zuten mahai ingurua.

Herritarrek haien kexak helarazi zizkieten UPN, EH Bildu, PSN, Geroa Bai, PP, Ciudadanos eta Zurekin plataformako zerrendaburuei.  Berriro ere aldarrikatu zuten, zerbitzu eta azpiegitura publikoak beharrezkoak direla, etxebizitza gehiago eraiki aurretik. Auzoaren kudeaketa eredua izan zen mintzagai nagusietako bat.

Politikarien aldetik promesa gehienak osasun etxea eta lau udalerritan banatzen den auzoaren estatusaren ingurukoak izan ziren, batzuek zein besteek egoeraren erantzukizuna onartzeari uko egin ziotelarik. Hurrengo buletinean izanen dugu auzotarrekin hitz egiteko aukera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!