Lau mahai inguru eta eztabaidarako espazio bat prestatu dute Geltokin prozesu parte hartzaile bati bide emateko. Bigarren Zabalguneko Hirigintza Plan berriaren arabera zerbait eginen da autobus geltoki zaharren eraikinarekin, baina oraindik ez da erabaki zer. Auzo lagun eta merkatari batuek eraistea eta solairu askotako dorre altu bat proposatzen dute. Geltokiko kideen jarrera ez da hori, Katrin Ginea Geltokiko koordinatzaileak Irrintzi Plaza sioan azaldu digun bezala:
Astelehen arratsaldean eraikinaren jatorriaz eta balio historikoaz mintzatuko dira, asteartean autobus geltokiak zer lotura sentimental izan duen hiriarekin aztertuko da, asteazkenean Iruñeko alkategaiek hartuko dute hitza eta ostegunean entitate sozialetako ordezkariek. Saio guztiak 19:00etan izanen dira.
Egitaraua hemen.