Ignacio Iturrarte: "UNICEFi eta Kieveko Balleteko kideei lagundu nahi diegu bira honekin"

Euskalerria Irratia 2023ko api. 20a, 20:07

Goldberg enpresa nafarrak eta UNICEFek lankidetza hitzarmena berritu dute aurten ere, iaz bezala, Kieveko Balletaren estatuan barnako bira prestatzeko.  Iaz 130.000 euro baino gehiago bildu zuten bost hilabetez egindako emanaldietan.

 
Ignazio Iturrarte da Goldeberg enpresako arduraduna eta berak azaldu digu Irrintzi Plazan zein den ekimen honen arrazoia. 

50 kidek osatzen dute Kieveko Balleta. Goi mailako artista eta profesionalak dira baina gerra hasi zenetik oso zaila dute haien lanarekin jarraitzea. Horregatik bira honek balio du UNICEFi diru laguntza bideratzeko eta baita profesional hauen bizimodua posible egiteko ere.

Bira honekin 100 emanaldi baino gehiago egiteko asmoa dute sei hilabetez, uztailetik aurrera. 
Hemen Iruñean Urriaren 25ean egonen dira Gayarre Antzokian, Beltxargen Aintzira lana eskaintzeko, Txaikovskik konposatutako musikarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!