Elisa Huarte (Zaporeak): "Errefuxiatu eremuetako egonaldi amaiezinek malnutrizioa eta gaixotasun kronikoak bultzatzen dituzte"

Euskalerria Irratia 2023ko api. 18a, 20:53

Zaporeak GKEk Bermut-Elkartasun Kontzertua antolatu du Muxutrock Rock&Bihotz taldearekin batera  larunbaterako. Iruñeko Zentral aretoan izanen da eguerdiko 12:30etan. Helburua da laguntza ekonomikoa biltzea Lesbos irlako Kara Tepe eremuan dauden errfuxiatuentzat. 

Sarrera doakoa izanen da, hala ere  diru ekarpen zuzenak egin daitezke
Zaporeak elkarteak dituen kontuetan:
Kutxabank: ES14 2095 5092 00 9115250322
Laboral Kutxa: ES71 3035 0103 88 1030035880
BIZUM – donazio atalean - Zaporeak – Kodea: 00435


Muxutrock Rock&Bihotz taldeak, 8 urte egin ditu beste talde
batzuren bertsioak egiten: Extremoduro, Los Suaves, Barricada edo Platero, besteak beste. 
.
ZAPOREAK PROIEKTUA
2016 urtetik greziar uharteetan atera ezinean dauden pertsona errefuxiatuekin euskal herritarren elkartasuna bultzatzea da Zaporeak elkartearen helburua. Horretarako Euskal Herriko 300 boluntario baino gehiagoko sarea eratu du.

Elkartasun horren erakusgarri dira egunero prestatzen diren mila eta bostehun
baino gehiago menu egokiak, nutrizio beharrak aintzat hartuta eta, batez ere,
zaurgarritasun egoeran daudenentzat, dituzten gaixotasunak areagotu egiten
baitira pairatzen ari diren egoera kronikoak bultzaturik.

Elisa Huarte boluntarioa Irrintzi Plazan izan da haien lanaren berri emanez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!