Manolo Moreno: "Sakanako Ibilaldiarekin dirua bildu nahi dugu Makalun ospitale bat egiteko"

Euskalerria Irratia 2023ko api. 17a, 19:34

Apirilaren 29an eginen da XXXII. Sakanako Ibilaldia eta III. Ochoa de Olza Memoriala. Aurtengo helburuetako bat da SOS Himalaya Fundazioarentzako dirua biltzea Makalu bailaran erietxe bat zabaltzeko.  

Iratxo Mendi Elkartea eta SOS Himalaya Fundazioa elkarrekin ari dira aurten lanean mendi martxa honen antolaketan.15 urte joan dira mendizale irruindarrak Annapurnan bizia galdu zuenetik eta bere memorian sortu zuten SOS Himalaya Fundazioak diru ekarpenak behar ditu bere proiektuak gauzatzeko, Iratxo Mendi Elkarteko Manolo Morenok Irrintzi Plaza saioan azaldu digun bezala. 

Apirilaren 29an Irurtzundik abiatuko da Sakanako ibilaldia. Aurten hiru modalitate izanen dira: luzea, 55 kilometrokoa, motza, 25ekoa eta txikia 14 kilometrokoa. Izena eman daiteke apirilaren 25era arte www.iratxoelkartea.com edota www.zirkuitua.com web guneetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!