Iturrama Institutuko talde bat izanen da Nafarroako ordezkaria CanSat lehiaketan

Euskalerria Irratia 2023ko api. 5a, 11:44

Martxoaren 25ean Lerinen jokatu zen eskualdeko finalean lortu zuen sailkatzea Granadan, maiatzaren 18an eginen zen estatu mailako finalerako. STEM Planeta programak antolatzen du ekimen hau Planetarioak koordinatuta eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. 

Ainhoa Gonzalez, Anartz Balbuena, Ibai Elizondo, Iñaki Mutilva eta Izaro Etxeberria dira Iturrama Institutuko talde hau osatzen duten Batxilergo lehen mailako ikasleak.

Ekimen hau STEM Planeta programaren baitan antolatzen da. Bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzea du helburua. Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak sustatzen du, Iruñeko Planetarioaren koordinaziopean. 

Ekimen honetan parte hartzeko ikasleek frexkagarri lata batean sartzen den satelite bat egin behar dute eta zerura jaurti hainbat datu biltzeko asmoarekin. 

Iturrama Institutuak 2018az geroztik hartzen du parte lehiaketa honetan eta 2019tik sari desberdinak lortu izan ditu. 

Orain patrozinatzaile bila dabil taldea Granadarako bidaiaren gastuei aurre egiteko. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!