Anaitz Igoa: "Oso modan daude oztopo probak eta horregatik erabaki genuen bat antolatzea Nafarroa Oinezaren inguruan"

Euskalerria Irratia 2023ko api. 3a, 12:49

Apirilaren 22an Etxarri Aranatzen Oztopo Proba eginen da, bertako Andra Mari ikastolak antolatuta. Lau kategoria izanen dira eta izena emateko epea zabalik egonen da apirilaren 12ra arte herrikrosa.eus web gunean.

Anaitz Igoa Ikastola honetako irakasle eta ama da eta berak azaldu digu nolakoa izanen den lasterketa berezi hau:

Lau kategoria izanen dira. Horietako hiru, taldekakoak: 10-15 urte, 15-18 urte eta helduak. Bost kidetako talde mistoak izanen dira. Kategoria hauetan ez da lehiarik izanen eta parte hartzaile guztien artean  zozkatuko dira opariak. Laugarren kategoria helduentzako banakakoa da eta honetan bai sariak izanen direla sailkatutako lehen hiru emakumeentzat eta lehen hiru gizonezkoentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!