Toño Villanueva eta Juan Jesus Leatxe aritu dira bost urtez maketak egiten. Horiekin batera ikusgai daude lekukotasunak eta informazioa biltzen dituzten Alfredo Leonek diseinatutako 15 panelak.
Erakusketa ederra bezain hunkigarria herri hautako seme-alabentzat, Aitziber Ugalde Agoizko zinegotziak Metropoli Foralean azaldu digun bezala.
Artzibarko Artozki, Nagore eta Munian eta Longidako Ezkai, Gorritz, Itoitz eta Orbaitz izan ziren herrietako maketa erakusketa Agoizko kultur etxean, apirilaren 14ra arte.