Hamabi dokumental-egile berrik hartu dute parte lehen edizio honetan, haien artean Iker Oiz eta Luis Arrieta iruindarrak.
Bi asteko egonaldi artistikoa egin zuten bi astez joan zen iraila-urrian Oltzako jauregian hainbat profesional eta aditurekin eta ostegun honetan jendearen aurrean aurkeztuko dituzte haien lanak goizeko 9:00etatik aurrera.
Laster, DokLab Navarraren bigarren edizioaren deialdia irekiko da apirilaren bigarren astean. Bigarren edizioaren egonaldia irailaren 4tik 17ra eginen da.
Arena Comunicación ikus-entzunezko alorrean diharduen enpresa nafarra da ekimen honetako antolatzailea. Arenako lan taldeko kidea den Idoia Calvo ekoizlearekin mintzatu gara Irrintzi Plazan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!