Iñigo Otxoa: "D ereduko haur guztiek euskaraz modu erosoan aritzeko gaitasuna lortzea da gure helburua"

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 27a, 19:48

Sortzen Elkarteko zenbait Guraso Elkartek Euskararen Normalizazio Plana (ENP) plazaratu du. D ereduko haurren gurasoei haien ikastetxeetako Hizkuntza Batzordetan parte har dezaten tresnak ematea da helburu nagusia. Iñigo Otxoa Sortzeneko kideak eman digu informazio guztia Irrintzi Plazan. 

"Hezkuntza komunitate bezala jokatzea eta elkarlana ezinbestekoa dela iruditzen zaigu". Oinarri honetatik abiatuta plan bat diseinatu dute euskararen biziberritzea errazago eta eraginkorrago izan dadin eskolan, etxean eta aisialdian, irakasle, hezitzaile eta familiekin elkarlanean.  

Sortzenekin Guraso Elkarte guztiei luzatu nahi diete plan hau ezagutzeko gonbidapena. 

Sortzenekin harremanetan jartzeko euskarabatzordea.sortzen@gmail.com helbidera mezu bat idaztea aski da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!