Pieza labur ironiko eta hurbila, meta-antzerkiko elementuak erabilita, gogoeta egiten duena modu dibertigarrian nortasunaren gainean. Biologian doktorea den emakume bat teoria bitxi honi buruz hitz egitera etorriko da. Ez dago bakarrik. Agertokian, behintzat. Aditu preziatu orok bezala, laguntzaile bat du bere agindupean.
Ideia, zuzendaritza eta interpretazioa: Maitane Pérez, Maider Lekunberri.