Unai Irigarai: "Euskararen normalizazioaz ezin gara mintzo"

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 22a, 19:48

Gazte Euskaltzaleen Sareak, NUPeko Euskara Taldeak eta IKAMA ikasle taldeak mobilizazio bat deitu dute ostegun honen eguerdirako. Euskaldunen eskubideak defendatzea eta hezkuntza euskalduna aldarrikatzea dira helburuak. 12.00etan abiatuko da martxa Antoniuti parketik. 

Euskal Herri osoan euskaldunek jasaten dituzten erasoak eta bereziki Nafarroan bizi den egoera salatu nahi dute, Unai Irigarai Gazte Euskaltzaleen Sareko kideak Irrintzi Plaza saioan azaldu duen bezala.

Euskaldunen eskubideak aldarrikatzeko eta hezkuntza euskaldunaren aldeko mobilizazioak antolatu dituzte Hego euskal herriko lau hiriburuetan. Hemen Iruñean 12.00etan abiatuko da martxa Anttoniuti parketik Nafarroa osotik etorritako ikasleekin eta bertara ere gehituko da lehenago, 11:15ean NUPetik abiatuko den zutabea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!