Mintzodromoan parte hartzeko plaza batzuk geratzen dira

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 20a, 20:25

Ostegun honetan, 18:30ean, eginen da Mintzodromoaren II. edizioa Geltokin. AEK, Ika, Zubiarte Euskaltegi Publikoa eta Hizkuntza Eskola dira antolatzaileak. Pertsona ezezagunekin zenbait gairen inguruan euskaraz solas egitea da helburua. Ainhoa Madariaga (Zubiarte) eta Erik Berganza (AEK) izan dira honetaz mintzo Irrintzi Plazan. Izena eman hemen.

Ordu eta erdi iraunen duen saio honetan parte hartzaileek aukera izanen dute solaskide desberdinekin mintzatzeko, proposatutako hiru gairen inguruan. 

Amaieran sari zozketa bat eginen da bertaratu direnen artean: 5 gosari Laban, 3 bonu Karrikiri dendarako eta Errigoraren saski bat izanen dira zozkatuko diren sariak. 

Iaz, lehen edizioan, 120 pertsonak hartu zuten parte eta aurten 150entzako tokia prestatu da. 

Aurten Topaguneak eta Euskarabideak sustatzen dute ekimen hau.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!