M-8

Amaia Santesteban: "Zaintzak emakume aurpegia du eta sistema hau irauli behar dugu"

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 7a, 20:59

"Denon bizitzak erdigunera: feminismoa da alternatiba" Hau da aurtengo mobilizazio feministaren mezu nagusia, Paula Garzia eta Amaia Santesteban Bilgune Feministako kideek Irrintzi Plaza saioan azpimarratu duten bezala. 

Zaintza iraultzea dena eraldatzea eta emakumek beti bizi izan duten indarkeriaren eta desberdintasunaren ardatz nagusietako bat kolpatzea eta astintzea da mugimendu feministarentzat. Eta egungo ereduaren aurrean, honakoa da proposamena: "Zaintzarako eskubide kolektiboaren aldeko apustua da gurea, askatasunez eta arduraz gure bizi osoan zehar duintasunez zainduak izateko zein besteak zaintzeko". 

Zaintza sistema heteropatrialkala suntsitzeko hartu nahi ditu aurten kaleak mugimendu feministak. Iruñean 20:00etan izanen da manifestazioa, Antoniuttitik, baina herri eta auzoetan ere izanen da deialdirik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!