2015ean, txokolatearen alorrean bi milioi adingabek egiten zuten lan Boli Kostan, eta Ghanan. Gehienek lan arriskutsuenak egiten zituzten karga astunak garraiatzen, produktu kimikoak manipulatzen edota aihotzekin kakao aleak zuhaitzetatik biltzen.
Honen inguruko informazioa zabaltzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Txokolatearen V. Ibilbidea eginen da Iruñeko eta Tuterako jatetxe eta kafetegietan; Tuteran txokolatezko trufen tailerra eginen dute Balun Canan elkarteko kideekin Tuterako merkatuan; erakusketa bat jarriko dute Lodosa, Andosilla, Tutera eta Iruñeko liburutegietan; hainbat dastaketa antolatuko dira eta "Chocolalt! uhartea salba dezagun" haurrentzako tailerra eginen dute, besteak beste.