Ander Aranguren txantrearra, gure kolaboratzailea, Kimika eta Biokimika gradu bikoitza ikasten ari da. Joan den hilabetean Norvegiako Tromsoko unibertsitatera joan zen Erasmus bekari esker eta han egonen da ekainera arte. Mundu osoko ikasleak biltzen dira 70.000 biztanleko hiri txiki honetan. Paisaiak ederrak dira eta hotza jasangarria; -15 gradukoa izan da apalena bera han dagoenetik. Argi orduak ere gero eta gehiago dira, nahiz eta 16.00etarako eguzkia ezkutatu sasoi honetan. Bizimodua garestia da eta kanpoan bazkaltzeak gutxienez 50 euro inguru balio dezake. Kontu hauetaz aritu gara solasean Irrintzi Plaza saioan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.