Ibai Sueskun: "Sorionekuak materiala eskuragai izanen da otsailaren 20tik aurrera"

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 16a, 21:08

Euskalgintzari bultzada ematera etorri den euskararen aldeko dinamika herritarra da ‘Sorionekuak’. Ekainaren 10erako deitu dute mobilizazio handi bat, baina bitartean beste urrats ematen ari dira manifestuaren sinatzaileak. Laster atxikimendu kanpaina zabalduko dute eta ekimena ezagutzera emateko saio desberdinak eginen dituzte. Datorren astean Sorionekuak marka daraman materiala salgai jarriko dute internet bidez eta hainbat espazio fisikotan, Ibai Sueskun, talde honetako kideak adierazi digun bezala. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!