Ainhoa Madariaga: "Ikasleek nahiago duten modalitatea da arrats-gauean, astean bitan eta euskaltegian bertan"

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 16a, 20:10

Aste honetako igandera arte zabalik dago izena emateko epea Zubiarte euskaltegi publikoan. Ikasturte hasieran sortu ziren taldeetan hutsik geratu ziren plazak eta A1 mailako goiz eta arratsaldeko talde berriak dira orain aukera daitezkeenak. Ainhoa Madariaga, Zubiarteko zuzendariarekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan. 

'Euskara helburu' lemapean euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. EGA eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ditu. Halaber, mintzamena lantzeko berariazko ikastaroa B2 mailan. Matrikulazio epe berri honekin ikasturtean zehar martxan diren taldeetan sortu diren hutsuneetan izena emateko aukera izanen du euskara ikasi nahi duenak.

Ikastaroak modu presentzialean goiz, arratsalde eta gaueko ordutegietan eskaitzen dira, eta txandaka joateko aukera dute ikasleek. Ikas-prozesua auto-ikaskuntzan egiteko modalitatea ere badago maila guztietan, modalitate horretan astero mintza saioa egiten da aurrez aurre. 

Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte eskola ordutegitik kanpo eta dohainik Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Planaren parte baitira. 

Informazio osoa euskaltegiaren web orrian. Izen-ematea online eginen da. Aurrez aurre egin nahi izanez gero, 848431010 telefonoa deitu behar da hitzordua eskatzeko edo euskaltegiko postara idatzi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!