Laba-ren lehen urteurrena ospatuko da larunbatean

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 11a, 19:37

Labak bere lehen urtea bete du. Euskara eta euskal kulturarentzat topagune eta sorgunea den espazio honen Gazteluko Plazako egoitza lurrikarraren epizentroa da. Ugari izan dira urte honetan bertan antolatutako kontzertuak, liburu aurkezpenak, bertso saioak, solasaldiak eta baita abian jarritako ziklo eta ekimenak: ‘Kalakak’ literatura saioak, ‘Igandeak mantapean’, zinema zikloa edota  ‘Ongi egiten dugu Iruñekoak izateko’ podkasta, besteak beste. Larunbat honetan, urtarrilak 14,  urtebetetze besta ospatuko dute. Goizeko 11:00etaik aurrera Laban txokolate jana, musika eta bermuta egonen dira, eguerdian bazkaria Geltokin eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera Albina Stardust drag queenaren trabesti showa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!