(Argazkian: Iban Illarramendi eta Eider Perez, Etxepare Sarriaren aurtengo irabazleak eta iazko Bikoteka tailerretako parte hartzaileak).
Biko-Teka Haurrentzako Album Ilustratuak sortzeko Etxepare Sariak hauspotuta jaio zen. Hain zuzen ere, Sari honen 2017, 2018, 2019, 2020 eta 2022ko edizioen garaileak Biko-Tekan jaiotako lanak izan ziren: 2017an, Ainara Azpiazuk eta Paula Estevezek egindako Arraroa albuma; 2018an, Dani Martirenak idatzitako eta Ana Ibañezek ilustratutako Cosimoren katiuskak; 2019an, Aintzane Usandizagak idatzitako eta Asier Iturraldek ilustratutako Etxe honetan; 2020an, Sandra Garayoak ilustratutako eta Itziar Otegik idatzitako Lorerik gorriena albuma; eta 2022an Kiratsa album ilustratuarekin irabazi dute Eider Perez Adeletxek eta Iban Illarramendi Echabek Etxepare Saria.
Tailerrak urtarrialren 23tik 27ra Kondestablearen aretoan eta saioen gidariak Aitziber Alonso ilustraztzailea eta Harkaitz Cano idazlea izanen dira.