Irulegiko eskua

Irulegiko eskuaren aurkezpen hunkigarria

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 15a, 20:11

Azaroaren 14an Gongorako jauregian Arantzadi Zientzia Elkarteko kideek ezagutzera eman zuten Irulegiko eskua, hizkera baskonikozko idazkunik zaharrena duen pieza arkeologiko baliotsua. Irulegiko aztarnategian agertutako herrixka baskoian topatutako brontzezko xafla hau joan den urteko ekainean topatu zuten eta orain, nazioarteko zientzia aldizkari garrantzitsu batean munduari argitaratu hurren, etxean bertai erakutsi nahi izan diete lehenbizi. 

Mattin Aiestaran idusketako zuzendaria, Juantxo Egaña Arandazi Zientzia Elkarteko idazkaria eta arkeologoa, Jokin Gorrotxategi Filologia Klasikoko doktorea eta EHUko Indoeuropar Linguistikako katedraduna eta Jose Angel Irigaray idazlearekin solas egiteko aukera izan genuen aurkezpen saioan. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!