Iturrama Institutuak logotipo berri baterako lehiaketa deitu du. Orain daukatena duela 25 urte egin zuen Martin Etxauri, Txo artista plastikoa eta gure kolaboratzaile denak. Itziar Fagoaga, marrazketa mintegiko irakasleak adierazi digunez, ikastetxea identifikatuko duen logotipo berriari eskatzen diote haren izaera jasotzea eta Arte Plastikoen Batxillergo euskaraz eskaintzen duen ikastetxe bakarra dela kontuan hartuta. Lanak bidaltzeko epea otsailaren 17ra arte dago zabalik.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.