Atarrabiak hirigintza jasangarrian aurrerapauso berria eman du. Ekogunea sortzen hasi dira bertan Konstituzioaren plaza deiturikoan, herriaren erdian, Bakearen parketik gertu. Porlanez estaliriko laukiak arnasgune berde berria izanen du. Atarrabiako espazio jasangarri honen sorreran Mikel Baztanek parte hartu du, udaleko teknikari eta agintariekin batera, eta azken alea herritarrek jarri dute.
Jakina da eremu mugatua duela herriak eta porlan artean berdeguneak sortzeko sortzaile izatea ezinbestekoa dute. Hainbat ekimen egin dituzte dagoeneko jasangarritasunera bidean: Bakearen parkeko landare guneak, ardiak mendian barna, eta Ardantzea plazako klima aldaketaren aurkako parkea.
Ekoguneari dagokionez, hiru fasetan osatuko dute. Lehena hiri baratzeena izan da. Bigarren eta hirugarren fasean plazako zuhaitzak aldatu eta gunea egokitzea izango da helburua.