Boiseko Taupada Irratia, gure irrati ahizpa berria

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 20a, 19:47

Madalen Bieter Lete, Nere Lete eta Ziortza Gandarias dira EEUUko Idaho estatuko Boise hiriburutik emititzen duen Taupada Irratiko esatariak. Haiekin mintzatu gara lehen aldiz Irrintzi Plazan eta ahizpatasun hitzarmena lotu dugu, hemendik aurrera hilero elkarren berri izateko.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!