Kiliki Frexko: “Nire bidea egiten hasteko gogoa dut baina Chill Mafia utzi gabe”

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 14a, 09:56

  • Gazte arruntaren koplak oso urrun geratzen zaizkit”.
  • “Sormen une oparoa bizi dugu, gauzatxoak datoz”.

Beñat Rodrigo Kiliki Frexko musikaria Metropoli Forala saioan izan dugu. Chill Mafia taldeko kideak azaldu digunez, 2021. urtearen hasieran, Gazte arruntaren koplak eta Barkhatu x Barruan Gaude mixtape hura plazaratu zituztenetik denbora ziztu bizian pasatu dela iruditzen zaio.

Bestalde, Kiliki Frexkok esan digu aurreiritzi asko dagoela haiek jorratzen duten musika estiloaren aurrean eta gauzak egiteko maneraren aurrean. Kalitate teknikoari dagokionez, azpiegitura hobeak dituzte, orain. Hala esan digu Arrotxapeko artistak. Musikaren industria barrutik ezagutzen ari diren honetan, "nazkagarria bezain beharrezkoa" dela dio. Bakarkako bidea egiteari ez diola muzin egiten aitortu digu. Aurki, gauza berriak datozela aurreratu digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!