Amaiur Esparza (Rotten XIII eta irakaslea): "Gure gurasoak ikastolarekiko militantzia eta konpromisoaren garaian bizi izan ziren. Guk fruitua jaso dugu, baina zuhaitzak askoz gehiago eman dezake"

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 13a, 19:45

Azken boladan euskal musikaren mainstreamean, zerrenden gorenean, den Rotten XIII taldeko kidea ikastolako ikasle-ohia izateaz gain, orain irakaslea da. Aitortu du hasieran Tafallaldeko taldeari eskatu ziotela aurtengo Nafarroa Oinezen kanta sortzea, eta erronka ederra bezala hartu zuten arren, hobetsi zutela kanta sortzea bai baina Garces de los Fayos ikastolatik atera diren musikari guztiei aukera ematea ereserki horretan parte hartzeko. Horrela sortu zen Erdian Erein leloarekin bat egin eta aurretik Tafallan ospatu diren beste hiru ikastolen festen leloak josten dituen kanta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!