‘Zure platerean hasten da mundua’ dokumentala eskainiko dute gaur Kondestablen

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 4a, 18:42

Asteazken honetan, 18.30ean ‘Zure platerean hasten da mundua’ dokumentala ikusi ahal izanen dugu Kondestablearen aretoan, Tokiko Produktuaren VII. Astearen programazioaren barruan. Ion Fontenla zuzendariak hartuko du parte saio horretan. Berarekin nintzatu gara Irrintzi Plaza saioan. 

Iruñeko Udalak, INTIAk kudeatutako nekazaritzako elikagaien kalitateko Reyno Gourmet markarekin batera, Tokiko Produktuaren VII. Astea antolatu du, Iruñean, urriaren 7tik 12ra. 45 ekoizle Gazteluko Plazan elikagaiak erakustea eta saltzea izanen da, tokiko eta kalitatezko produktuaren kontzeptuarekin konprometituta daudenak. Merkatu honek ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko harreman zuzena ahalbidetzen du, eta publikoarentzat zabalik egonen da urriaren 7tik 11ra, goiz eta arratsaldez, eta hilaren 12an, goizez.
Aste honetan zehar ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hala nola, zinema zikloa Kondestablearen aretoan. 

On Produkzioak ekoiztetxea eta Landarlan Ingurumen Elkarteak elkarlanean prestatutako Zure platerean hasten da mundua ikus-entzunezkoa ikusi ahal izanen dugu asteazken honetan. 

Mendilerroaren “aparteko balioa” ezagutarazi eta balioan jarri nahian, Aralar, mundua leku den lurra dokumentala errodatu zuten 2018an, eta orain, berriz batu dituzte indarrak On Produkzioak ekoiztetxeak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak proiektu berri bati helduz. Hala, Euskal Herriko txoko ezberdinetako ekoizle eta baserritar txikiei protagonismoa eman nahi die Zure platerean hasten da mundua lanak, kontsumo ohituren inguruko hausnarketa proposatuzDokumentalarekin batera, sentsibilizazio kanpaina abiatuko dutela aurreratu dute bultzatzaileek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!