Aritz Ibañez: "Dantzen barne egiturari erreparatuz errazago ikasten dira"

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 27a, 18:49

Urriaren 4an hasiko da Muxiko Maldiko dantza tailerra. Saioak astearteetan eginen dira Zaldiko Maldikon 17:30etatik 19:00etara. Izena emateko epea zabalik dago: 628-807381 telefonoan edota info@zaldikomaldiko.eus helbidean. Aritz Ibañez izanen da dantza maisua eta berak azaldu digu dantza maite duen oro gonbidatua dagoela bertan parte hartzera, bai ezer ez dakitenak eta baita lehendik dantzan trebatuta daudenak ere. Helburua da dantzak beste modu batez ikastea, eta ez soilik irakasleak egiten duena errepikatuz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!