Donostiako Zinemaldia

Peru Iparagirre. "Sail ofizialean film bat bera ere ez dago euskaraz eta besteetan oso gutxi"

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 20a, 19:01

Donostiako Zinemaldia aurrera doa. Euskarazko zinemak presentzia izanen du, nahiz eta murritza izan, Pantailak Euskaraz ekimenak salatu zuenez. Zinemaldian eskainiko dituzten 573 emanaldietatik, jatorrizko bertsioa euskaraz 5 emanaldik izanen dute, eta elebidun edo hirueledunak direnak beste 11 izango dira. Euskarazko azpidatziak izanen dituzten saioak, berriz, 37. Peru Iparagirrerekin mintzatu gara, bera eta Ixone Santamaria ari dira zinemaldiko informazioa jasotzen Argia aldizkarirako, eta film bat gomendatu digu, orain arte ikusitakoen artean: "Runner". 

Euskarazko filmen artean daude, besteak beste, duela gutxi Frantziatik Espainiara lekualdatu duten Iratxe Sorzabal preso politikoaren kasuari buruzko Jon Mikel Fernandezen Bi arnas, Ander Iriarteren Karpeta urdinak eta Arantza Santestebanen 918 gau dokumentalak. Horiez gain, Hemen bizi da maitasuna (Ainhoa Olaso eta Enara Garcia), Irrits (Maider Oleaga), Lanbroa (Aitzol Saratxaga) filmak emango dituzte, baita Erro bi (Nagore Muriel) eta Noizko basoa (Mikele Landa) film laburrak ere Nest zinema ikasleen atalean. Bestalde, Fermin Muguruzaren Black Is Beltza 2: Ainhoa animazio filma emango dute Belodromoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!