Pello Reparaz: "Institutu honetan idatzi nuen 'Begitara begira'' abestia"

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 8a, 13:41

Pello Reparaz musikari arbizuarra Altsasuko BHIko ikasle izan zen. Parte piloa jasotzen zituela adierazi digu, gehienbat bateria erritmoak mahai gainean jotzeagatik. Zetak taldearekin oso uda trinkoa bizi izan dute. 'Itzulera' abestiak izan duen arrakastaren ondoren 'Zoriontasuna' iritsi da, Bomba Estéreo talde kolonbiarrarekin grabatu dutena. Orain estudioan sartu eta abesti berriak sortzeko garai a iritsiko da, baina lehenago Altsasuko jaietan joko dute, irailaren 17an. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!