Iparraldeko antzerki lan bat izanen da ikusgai Iruñean igande honetan

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 7a, 10:33

Iparraldeko Makeako Jostakin Antzerki Elkarteak antzezlan bat eskainiko du igande honetan Iruñean: “Antso Azkarra , edo Miramamolinen esmeralda”, Antton Lukuk idatzitako testua. Santa Ana Plazan, 18:00etan. 

Zaldiko, Karrikiri, Iruinkokoa, Eusko Kultur, Iruñeko Komunikabideak, Biltoki eta Duguna elkarteak harremanetan jarri dira Makeako antzerkilari gazte hauekin emankizun bat eskaintzeko Nafarroako hiriburuan. Igandean, arratsaldeko 18:00etan eta Santa Ana Plazan eskainiko dute bi ordu t’erdiko iraupeneko antzerki punkia beste giroan.

Guardasola saioan Ihitz Iriarte, Xan Berteretxe eta Antton Luku izan ditugu gonbidatu eta informazio guztia eman digute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!