Bihartik aurrera, Eskualdeko Hiri Garraioko gaueko linea guztietara hedatuko da bakarrik edo taldean bidaiatzen duten emakumeentzako eskaeraren araberako geldialdien sistema. Joan den martxoan zerbitzu berri honen proba pilotu bat abiarazi zuen mankomunitateak N10 linean (Nafarroako Gorteen kalea – Sarriguren), eskaera gehien duten gaueko hiru lineetako bat delako, ibiltzen den hirigintza-tipologiarengatik daukan erabilera-potentzialarengatik eta probaren xede den publiko objektiboarengatik. Mankomunitateak eta hiri-garraioaren enpresa emakidadunak, TCCk, positiboki baloratu zuten proba pilotu hori.
Eskaeraren araberako tarteko geldialdien helburua da erabiltzaileen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea, genero-ikuspegi batetik. Geldialdi horiek soil-soilik autobusetik jaisteko izanen dira, eta emakumeek baino ezinen dituzte eskatu eta erabili.
Eskaeraren araberako geldialdien sistema erabiltzeko, emakumeak edo emakume-taldeak autobusera igotzen denean edo, gutxienez, aukeratutako tokia baino bi geraleku lehenago eskatu beharko du tarteko geldialdia, gidariari adierazita jaitsi nahi duen leku zehatza. Beste baldintza zenbait ere bete beharko ditu. Lehenengo lerroetan eseri beharko da edo dira eta aurreko atea erabili beharko da ateratzeko (mugikortasun murriztuko pertsonen kasuan izan ezik). Gidariak aukeratuko du non gelditu autobusa, “bide-segurtasuneko eta herritarren segurtasuneko irizpideak aintzat hartuta”.
Udaren ondoren eta Iruñerrian ikasturte akademikoa hastearekin batera, eskaeraren ezaugarri berrietara egokituko da zerbitzua. Neguko ordutegiarekin jardungo dira villavesak. Ordutegiak eta maiztasunak sareko zutoin eta markesinetan kontsultatu ahal izango dira, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean, www.infotuc.es, baita “Tu Villavesa” mugikorretarako aplikazioan ere.
Neguko ordutegira itzultzearekin batera, eta 2022ko abenduaren 31 arte, Espainiako Gobernuaren laguntzak aplikatuko dituzte. Hala, Eskualdeko Hiri Garraioko egungo tarifak, txanpon-tituluei eta aldi baterako tituluei dagozkienak, %30 beheratzea izanen dute. Tiket arrunten prezioa ez da aldatuko. Mankomunitateko Batzar Nagusiak uztailean hitzartu zuenez, Espainiako neurria luzatzen bada, Eskualdeko Hiri Garraioko tarifen murrizketa ere automatikoki luzatuko da.
Aplikatu beharreko tarifen aldi baterako murrizketa hau izango da: