Iker Aranjuelo: "Iruñeko airearen kalitatea ez da txarra, baina trafikoa gutxituz asko hobetu daiteke"

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 30a, 12:52

CSIC, zientzia ikerketarako estatu mailako institutuak eta Iruñeko Udalaren Ingumen Heziketarako sailak hiritar laborategia zabaldu zuten aurreko ikasturtean Iruñeko airearen kalitatea neurtzeko. Ekimenean 30 hiritar boluntariok hartu zuten parte, tartean Euskalerria Irratia. Arnasten dugun airearen kalitatea on samarra da, baina erdigunean eta trafiko handiko auzoetan autoen isuriak oso altuak dira, batez ere goizeko lehen orduetan. Aurten berriro zabalduko dute laborategia, oraingo honetan Iruñerria osoko datuak biltzeko asmoz. Iker Aranjuelo, CSICeko ikerlaria izan dugu gonbidatu Guardasola saioan.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!