Xabier Irujo: "Niretzat erbestea etxea da. Gure familian erbesteratutako bosgarren gizaldiko kidea naiz"
Euskalerria Irratia
2022ko abuztuaren 19a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Historialaria, idazlea, editorea eta irakaslea Nevadako Unibertsitatean, Renon. Erbestean jaiotako Pello Irujo politikari abertzalearen eta Arantzazu Ametzaga idazlearen lau semeetako nagusia, Caracasen sortua. 7 urte zituela Lizarrara etorri ziren bizitzera. Abertzaletasuna eta euskalduntasuna txiki-txikitatik bizi izan du etxeko giroan eta hori aski ongi antzematen da bere biodiskografiarako hautatutako 10 kantuetan.