Agurne Gaubeka (Behatokia): "Merezimenduaren dekretua aldatuta, epaileek agindutakoa baino harago egin du Gobernuak euskararen kontra"

Iosu Ganuza Garcia 2022ko uzt. 14a, 11:58

Uztailaren 26a arte eragileek aukera dute Nafarroako Gobernuaren administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazioa arautzeko dekretuari azken ekarpenak egiteko. Kontseiluak eta Behatokiak salatu dute Gobernuak ez duela egiturazko aldaketarik egin eta dekretuak herritarren eskubideen urraketa betikotuko duela, eta sasoi honetan testua argitaratuta argi dagoela gobernuak ez duela euskarari buruz eztabaidarik onartuko. 

Modu honetan beraz, Kontseilua eta Behatokiaren arabera ez die Txibiteren Exekutiboak inongo jaramonik egin herritarrek eginiko 1.700 ekarpen baino gehiagori.

Hilak 26ª arte ekarpenak egiteko tartea egon arren itxaropen gutxi ditu Hizkuntza Eskubideen behatokiko zuzendariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!