8 eta 12 urte bitarteko 50 haurrek baino gehiagok hartu dute parte ekimen honetan. Antzerkia, musika , kantua, akrobaziak… asko dira egunotan landu dituzten teknikak eta gaur ostiralean estreinatu duten muntaian erakutsi dituztenak. Arxuri, Unax, Ane eta Aitorrekin eta Miren Elorz eta Maider Markinez begiraleekin mintzatu gara gaur Guardasolan. Honetaz gain Irantzu Zabalza irakasleak azaldu digu larunbat honetan abiatuko direla Islandiara han Sutan musikala eskaintzera eta haien lanaz hitz egitera nazioarteko topaketa batean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.