Burundak duen kokagunea dela eta, bertako hizkera hiru alderdietatik elikatu da: Nafarroatik, Arabatik eta Gipuzkoatik. Badira, gainera, bertan sortutako hitz bereziak eta baita bertan gordetakoak ere. Burundako ondare lexiko horren zati esanguratsu bat bildu da hiztegi honetan: 3.941 sarrera dakartza, 1.446 azpisarrera, 75 esamolde eta 46 esaera eta esaera zahar.